Caisse d´Epargnek talde aurkezpena egin zuen atzo

Guaixe 2009ko urtarrilaren 28a

Caisse d´Epargnek Parisen duen egoitza nagusian aurkeztu zuen atzo izen bera daraman txirrindulari talde nafarrak aurtengo denboraldiko plantilla. Taldeak ez ditu aldaketa asko egin eta Alejandro Valverde izango da izar nagusia. Hiru txirrindulari nafar daude taldean: Chente Garcia, Xabier Zandio eta Hiriberriko Imanol Erbiti. Zuzendari eta teknikoak Eusebio Unzue, Jose Luis Jaimerena eta Alfonso Galilea izanen dira, eta taldeko masajista lanak Iñaki Rubio irurtzundarrak eginen ditu. Taldearen helburua Frantziako Tourra izango da, eta Alejandro Valverdek ere horretan du burua. Oscar Pereiro eta Alain Prost ere taldeko gizon sendoak izanen dira. Guztira 28 txirrindulari izango ditu taldeak, aipatutakoez gain David Arroyo, Anthony Charteau, Arnaud coyot, Matthieu Drujon, Jose Ivan Gutierrez, Pablo Lastras, David Lopez, Alberto Losada, Dani Moreno, Luis Pasamontes, Marlon Perez, Fran Perez, Mathieu Perget, Nicolas Portal, Joaquim Rodriguez, Jose JOaquin Rojas, Luis Leon Sanchez, Rigoberto Uran, Andrey Amador, Rui Alberto Faria, Arnold Jeanesson, Vasil Kiryienka eta Angel Madrazo. Txirrindulari guztiek ere, Erbitik barne, taldeko izarrak laguntzea izanen dute helburu. Iaz Caisse d ´Epargne munduko talde onena izendatu zuen UCIk, eta ea aurten iazko maila onari eusten dion Nafarroako taldeak.