McEwen, Mallorcako Challengeko lider berria

Guaixe 2009ko otsailaren 9a

Atzo Mallorcako Challengeko bigarren etapa jokatu zen, Cala Millorren hasi eta despeditu zen 176,5 kilometroko proba. Laugarren mailako pare bat gain izan ezik etapa laua zen, txirrindulari azkarrenendako aproposa, eta aurreikusi moduan esprint luzean despeditu zen etapa. Katusha taldea izan zen, atzera ere, protagonista, baina atzokoan Robbie McEwen nagusitu zen, Rabobankeko Graeme Brown eta Cofidiseko Guillaume Bloten aurretik. Caise d´Epargneko Imanol Erbiti 22.a izan zen eta Euskalteleko Jorge Azanza 41.a, biak denbora berean. Euskaltelen dabilen Pablo Urtasun 126.a heldu zen helmugara, 18 segundora. Sailkapen orokorrean ere Robbie McEwen da lider (6:44:44). Jorge Azanza 34.a da, denbora berean, eta Pablo Urtasun 100.a, 33 segundora. Gaur hirugarren etapa jokatuko da, Incan hasi eta despedituko den 182,6 kilometrokoa.