Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailaren 11tik 15era bitartean jokatuko da Mediterraneoko Tourra Frantziako herri eta errepideetatik barna. Bertan ariko den txirrindulari sakandar bakarra Caisse d´Epargne taldeko Imanol Erbiti izanen da. Atzo Mallorcako Challengean aritu zen hiriberriarra, baina dagoeneko Frantzian dago, bihar Mediterraneoko Tourreko irteeran egonen baita. Hiriberriarraren lana bere taldeburu Oscar Pereirori laguntzea izanen da. Guztira sei etapa izanen dira, eta bihar Béziers eta Narbonne artean aritu beharko dira lehenik eta Narbonne eta Cruissan arteko taldekako erlojupekoa izanen dute ondoren; ostegunean Maubec Coustellet eta Istres arteko etapa; ostiralean Gréasquen hasi eta Bouc Bel Airren despedituko dena; larunbatean Brignoles eta Marsella artekoa; eta azkena, igandekoa, Villeneuve Loubeten hasi eta Toulon Mont Faronen bukatuko dena.