Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo abiatu zen Tour del Mediterraneo lasterketa, Frantzian jokatutako etapa bikoitzarekin. Goizean etapa txikia egin zuten eta FDJ taldeko Yauheni Hutarovich izan zen irabazlea, eta arratsaldean taldekako erlojupekoa egon zen. Taldekako erlojupekoan Caisse d´Epargne izan en azkarrena, eta hain zuzen ere talde horretan ari da lehian Hiriberriko Imanol Erbiti. Sailkapen orokorrean Caisse d´Epargneko Luis Leon da liderra (2:37:43), eta Imanol Erbiti hirugarrena da, denbora berean. Gaur Maubec Coustellet eta Istres arteko etapari egin beharko diote aurre. Lasterketa igandean despedituko da, ohi denez, Toulon Mont Faronen.