Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Mediterraneoko Tourreko hirugarren etapa jokatu zen, eta txirrindulariek Maubec Coustellet eta Istres arteko 108 km-ak osatu behar izan zituzten. Etapa Agritubel taldeko Kevin Istak irabazi zuen, esprintean, eta Caisse d´Epargneko Imanol Erbiti hiriberriarra 26.a sartu zen helmugara, denbora berean.Atzoko etapa eta gero Caisse d´Epargneko Jose Ivan Gutierrezek lortu zuen lidergoa. Imanol Erbiti sailkapen orokorrean laugarrena da, 4 segundora. Lasterketa igandean despedituko da.