Caisserendako lehena

Guaixe 2009ko otsailaren 16a

Atzo amaitu zen Mediterraneoko Tourra, Mont Faron gainan despeditutako etaparekin. Cofidiseko David Moncoutie izan zen etapako garailea, helmugara bakar-bakarrik heldu eta gero. Zazpi segundoko tartea atera zion Barloworld taldeko Solerri, eta 56 segundokoa Caisse d´Epargneko Luis Leon Sanchezi. Hala ere, sailkapen orokorrean azken hori izan da nagusitu dena, Caisse d´Epargnek itzulia bikain kontrolatu eta gero. Horrela, Luis Leon Sanchezek denboraldiko lehen garaipena ekarri dio iaz munduko talde onena izan zen Caisse d´Epargneri. Mediterraneoko Tourra irabazteko 16:09:19ko denbora egin du Luis Leon Sanchezek. Hiriberriko Imanol Erbiti izan da aipatu proban aritu den euskaldun bakarra eta primerako talde lana egin du sakandarrak. Luis Leonen garaipenean giltza izan da Erbiti, taldekako erlojupekoan eta larunbateko ihesaldian lan handia egin baitzuen. Denbora gaizki zenbatu zioten ErbitiriIldo honetan, Erbitiren sailkapenarekin arazoak daude. Mont Faroco azken etapan 29.a izan zen, Barloworld taldeko Felix Cardenasen denbora berarekin sartuz, baina epaileek Cardenasi baino 10 minutu eta 4 segundo gehiago zenbatu zizkioten Imanol Erbitiri, eta horregatik sailkapen orokorrean 70. postuan despeditu zuen Mediterraneoko Tourra, bere benetako denbora kontuan hartuz laugarren izan behar zuenean. Horregatik, Caisse d´Epargnek erreklamazioa aurkeztuko du. Bitartean, Imanol Erbitik Haut Var Klasikoan parte hartuko du.