Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Dunquerqueko lau egunetako bigarren etapa jokatu zen, Coudekerque Branchen hasi eta Arquesen despeditu zena. Esprintean erabaki zen eta Besson Chaussures taldeko Jimmy Engoulvent nagusitu zen. Caisse d´Epargne taldeko Hiriberriko Imanol Erbiti 39.a sailkatu zen, denbora berean. Dunquerqueko lider berria Columbiako Andre Greipel da (8:47:54). Imanol Erbiti 29.a da, 6 segundora.