Jose Luis Iriarte bikain Nafarroako Txapelketan

Guaixe 2010eko urtarrilaren 11

Igandean Nafarroako Areto Arku Jaurtiketa Txapelketa jokatu zen Eguesibarren. Guztira 38 arku jaurtitzaile aritu ziren lehian, kategoria eta maila ezberdinetan. Jose Duo Martinez iruindarra izan zen txapelduna, eta emakumezkoetan Carmen Rubio nagusitu zen. Maila bikaina eman zuen ere Hiriberriko Jose Luis Iriartek, gizonezkoen longbow kategoriako txapelduna izan baitzen.Nafarroako Arku Jaurtiketako Federazioko presidentea da Jose Luis Iriarte, eta pozik zegoen parte hartzaileen kopuruak gora egin duelako eta arku jaurtitzaileen maila gora doalako.