Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mark Cavendish (Columbia) izan zen atzo jokatutako Voltako bigarren etapan besoak jaso zituena, Juan Jose Haedo (Saxo Bank) eta Aitor Galdos (Euskaltel) txirrindulariekin jokatutako esprintean. Lehen mailako mendi bat pasa behar izan zuten txirrindulariek, baina helmugatik oso urrun, eta tropela batera heldu zen helmugara, eguneko ihesaldia burutu zuten Jonathan Castroviejo (Euskaltel) eta Peter Stetina (Garmin) harrapatu eta gero. Esprinter ingelesa erraz gailendu zen. Sailkapen orokorrean Milrameko Paul Vossek jarraitzen du lider, Levi Leipheimer segundo batera eta Andreas Kloden bi segundora dituela. Caisseko Imanol Erbiti 35.a da, 13 segundora. Gaur hirugarren etapa dago jokoan.