Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Kataluniako Voltako hirugarren etapa jokatu zen eta aldaketak izan ziren sailkapenean. Etapa oso mugitua izan zen hasieratik, eta tropela nekatuta heldu zen azken mendatera, Josa del Cadira. Katushako Joaquim Rodriguezek erasoa jo zuen eta soilik Cerveloko Xavier Tondok erantzun zion. Biak aspaldiko ezagunak dira eta badirudi ados jarri zirela helmugarako bidean: Rodriguez jarriko zen lider Kataluniako Voltan eta Tondok irabaziko zuen hirugarren etapa. Biak batera heldu ziren La Seu d´Urgelleko helmugara eta adostutakoa bete zuten. Hirugarrena sartu zen Caisseko Luis Leon Sanchez, 48 segundora. Sailkapen orokorrean Katushako Rodriguez da liderra (9:04:12), Tondo bigarrena, 10 segundora, eta Luis Leon Sanchez hirugarrena, 48 segundora. Caisseko Imanol Erbiti 112.a da, 25:16ra. Gaur, Voltako etapa luzeena jokatuko da, Oliana eta Asco artean. Bigarren mailako mendate bat bi aldiz igoko dute azken kilometroetan. Igandean despedituko da lehia, eta ez dirudi aldaketa asko izango direnek, baina bukatu arte edozein sorpresa gerta daiteke.