Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo despeditu ziren Dunkerqueko Lau Egunak, Ardres eta Dunkerque arteko etaparekin. Etapako irabazlea Française des Jeux taldeko Benoit Vaugrenard izan zen, Katushako Trussovi bi segundo aterata. Baina Dunkerqueko Lau Egunak Ag2rko Martin Elmigerrek irabazi ditu, Caisse d´Epargne taldeko Rui Costari 4 segundo eta talde bereko Jose Joaquin Rojasi 17 segundo atera eta gero. Lan handia egin zuen talde nafarrak, eta baita talde horretan ari den Hiriberriko Imanol Erbitik, sailkapen orokorrean zazpigarrena izan baitzen, 35 segundora. Euskalteleko Pablo Urtasunek lasterketa utzi behar izan zuen bigarren egunean, birus batek jota.