Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txirrindularitzako mundialak asteazkenetik igandera bitartean jokatuko dira Australian, Melbournen zehazki. Espainiako selekzioko txirrindulariak bertan daude dagoeneko, tartean Imanol Erbiti hiriberriarra. Bere lana igandeko elite mailako gizonezkoen errepideko proban (257,2 km) Oscar Freire eta Samuel Sanchez laguntzea izango da. Oso proba gogorra izanen da. Bihar 23 urtez azpiko erlojupekoa jokatuko da, 31,8 km-koa. Espainiako selekzioarekin ariko da Rural Kutxa talde sakandarreko Jesus Herrada. Cuencakoa da Herrada, eta denboraldi ona egin du Rural Kutxarekin, bost garaipen lortuz, tartean Estatuko erlojupeko txapelketa.