Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo bukatu ziren Melbourneko Txirrindularitza Mundialak, txirrindulari profesionalen errepide lasterketa probarekin. Oso proba gogorra izan zen, 262 kilometrokoa. Helmugarako 80 kilometroren faltan 40 txirrindulariz osatutako taldea geratu zen buruan, Italiako Nibali eta Pozzato tartean. Espainiako selekzioak lan itogarria egin behar izan zuen Oscar Freire faboritoen taldera eramateko, eta eginbehar horretan indar asko joan zitzaizkien. Bukaeran, Norvegiako Thör Hushovd izan zen garaile esprintean, eta Freire seigarrena sailkatu zen. Espainiako selekzioan lanean aritu zen Imanol Erbiti hiriberriarra kontentu zegoen egindako lanarekin.