Kableak lurpera

Guaixe 2010eko azaroaren 10a

Egun hauetan argiteria publikoko  kableak lurperatzen ari dira Hiriberrin. 2008an herrian egindako lanetan hodiak lurpean sartu zituzten. Orain, haietako batzuk bete egin dituzte. Baina beste batzuk hutsik geldituko dira. Horietan argindar eta telefono hariak sartuko dira etorkizunean. Lanak urtea despeditu aurretik bukatu behar dituzte. Aurrekontua 17.000 euro ingurukoa da eta Kontzejuak Nafarroako Gobernuaren lau urteko planetik laguntza jaso du. HilerriaHiriberriko kanposantuan ere  lanean ari dira. Nitxo pare bat  hartzen zituen zoruak behera egin zuen eta egoera txarrean gelditu ziren, baita parean zegoen hilerriko pareta ere. Hilerria ixten duen pareta zati hori konponduko dute, bi nitxoak kendu eta, horrekin batera 40 bat kolunbario jarriko dituzte, horren beharra ikusi baitu Kontzejuak. Lanek 10.000 inguruko aurrekontua dute.