Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Voltako bigarren etapa jokatu zen, Santa Coloma Farners eta Banyoles artean. 169 km-ko etapa laua zen eta honakoan esprinter garrantzitsuen taldeek ez zuten ezustekorik nahi, eta ongi kontrolatu zuten helmuga. Esprintean Alessandro Petacchi izan zen azkarrena, Jose Joaquin Rojas eta Manuel Cardosoren aurretik. Sailkapen orokorrean Gatis Smukulis letoniarra da liderra, eta Imanol Erbiti 101.a da, 6:09ra. Gaur hirugarren etapa jokatuko da, Voltako etapa nagusia, mendatez josia. Lehen mailako hiru portu pasa beharko dituzte, Coubet, Collada de Toses eta Comella, eta helmuga kategoria bereziko Pal-Vallnorden egongo da. Eskalatzaileendako eta tropeleko txirrindulari indartsuenendako aukera da, ezbairik gabe, gaurkoa. Euskaltelekoak, Euskal Herriko Itzulia prestatzenEuskaltel Euskadi taldeak Euskal Herriko Itzuliko lehen etapako azken zatia prestatu zuen atzo. Txirrindulariak Beasaindik atera eta Elosua, Aztiria, Barbaris eta Gabiria pasatu ondoren, Zumarragako La Antigua ermitako igoera gogorra gainditu zuten. Igor Gonzalez de Galdeanoren zuzendaritzapean 10 txirrindulari aritu ziren, tartean Egoi Martinez, Pablo Urtasun eta Gorka Verdugo sakandarrak, Samuel Sanchez, Velasco, Orroz, Txurruka, Isasi, Izagirre eta Castroviejorekin batera.