Contador garaile Voltako etapa nagusian

Guaixe 2011ko martxoaren 24a

Atzo Kataluniako Voltako etapa nagusia jokatu zen, mendatez jositakoa eta kategoria bereziko Pal-Vallnorden (Andorra) bukatu zena. Saxo Bankek sekulako lana egin zuen eta Alberto Contadorrek punta-puntan jarraitzen duela erakutsi zuen, sekulako erakustaldia eman baitzuen Palen, arerioak atzean utzi eta helmugara bakarrik helduta. Scarponi izan zen bigarrena, 23 segundora, eta Leipheimer hirugarrena, denbora berean. Movistarreko Imanol Erbiti 97.a izan zen helmugan, 12 minutura. Sailkapen orokorrean Alberto Contador da lider berria eta 23 segundora ditu Leipheimer eta Scarponi. Imanol Erbiti 99.a da, 17:41era. Igandean despedituko da Kataluniako Volta, eta Contador da Volta irabazteko faborito nagusia.