Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aipatu beharra dugu Movistar Team dabilen Hiriberriko Imanol Erbitik irabazi zuela 51. Errioxako Itzulia, apirilaren 24an Logroñon jokatutakoa. Krisiaren eraginez aurten egun bateko proba izan zen Errioxako Itzulia, Logroñon hasi eta despeditu zena, 198 kilometrokoa. Helmugarako 12 kilometroren faltan Juan Pablo Suarez kolonbiarrak erasoa jo eta soilik haren taldekide Baez eta Movistarreko Erbitik erantzun ahal izan zioten. Esprintean Erbiti izan zen azkarrena, bere profesionaletako hirugarren garaipena lortuaz. Garaipenagatik oso kontentu zegoen Hiriberrikoa, eta garaipena taldekideek egindako lanaren emaitza zela azpimarratu zuen.