Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dagoeneko indarrean dago Hiriberriko hilerria arautzen duen ordenantza. Aurretik zegoen araudia eguneratu egin dutela azaldu digu Felix Unanua kontzeju buruak. Nitxo, kolunbario eta lurreko hilobien kontzesioak hamabost urterako emanen direla zehaztu digu Unanuak. Hala eskatuz gero, hamar urteko luzapen bakarra emanen zaie nitxoei, hamar urteko hiru kolunbarioei eta bost urteko bi hilobiei. Tasei dagokienez, Hiriberriko kontzejuak herrian erroldatuen eta ez erroldatuen arteko ezberdintasuna egin du. Lurrean ehorzteagatik lehen kasuan 50 euro ordaindu beharko dira, 200 bigarrenean. Gainera, kopuru horri ehorzketak ekarritako gastuak gehitu beharko zaizkio. Horma-hilobian ehorzteak erroldatuei 250 euro balio die, 600 erroldatu gabekoei. Azkenik, kolunbarioak erabiltzegatik 150 euro ordaindu beharko dituzte erroldatutakoek. Gero kutxa berri bakoitzeko 50 euro gehiago ordaindu beharko dituzte. Beti ere, gehienez lau kutxa bilduz. Erroldatu gabeek, berriz, 400 euro ordainduko dute, eta 100 euro kutxa berri bakoitzeko. LanakPintura lanekin despedituko dira aurki kanpo santuan egindako lanak. Nitxo pare bat hartzen zituen zoruak behera egin zuen eta egoera txarrean gelditu ziren, baita parean zegoen hilerriko pareta ere. Azken hori konpondu eta etorkizunean horma-hilobiak jartzeko zorua prestatuta utzi dute. Horretaz gain, 40 bat kolunbario jarri dituzte.Lanak egiten ari zirela, lurperatuta zeuden hamar gorpu atera dituzte. Haietako batzuk hezurtegian bukatu dute eta besteak kolunbarioan, familiak haiek erretzea erabaki eta gero. Lanek 10.000 inguruko aurrekontua izan dute.