Dantzara!

Guaixe 2013ko ekainaren 14a

Otsailaren 9tik maiatza akaberara arte dozena bat arakildar dantza ikastaroan parte hartu dute. Beltzane Obanos irakaslearekin ikasitakoa erakutsi nahi dute bihar. Baina ez dute ohiko erakustaldia eginen. Obanos Saltoka taldeko kidea ere badenez(dantza antolatzailea eta ahotsa), bere kideak Hiriberrira ekarriko ditu: Maddalena Luzzi (akordeoia eta ahotsa), Beñat Zozaya (baxua eta ahotsa)eta Jean-Lou Corrihons (gitarra akustikoa eta ahotsa). Saltokakoek plazan biltzen diren guztiak Euskal Herriko eta kanpoko betiko dantzak eta berriak ikusi, ikasi eta dantzatzeko aukera izanen dute. Dantzaldi eta dantza pikoa izanen da, beraz, iragarritakoa. Preziatzen den edozein ospakizunen moduan, dantzaldiaren ondoren, 21:00etan,  afaria izanen da Txitera elkartean. Izen ematea gaur 15:00ak arte dago zabalik. Hots egin 948 500 101 telefonora edo idatzi ayuntamiento@arakil.infolocal.org helbidera.