Nafarroako Gobernuak Hiriberriko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatu zuen atzo. Bost pertsonek osatzen dute batzordea: Jose Luis Legarra, Salvador Unanua, Gotzone Sainz de Murieta, Doroteo Iturmendi eta Felix Unanua. Aurrena kontzejuburua da eta bigarrena idazkaria.
Azken udal hauteskundeetan Hiriberriko Kontzejua berritzeko ez zen hautagaitzarik aurkeztu. Aurreko kontzejuko kideek lanean jarraitu zuten. Lege aldaketarik ez zela egin behar esan zieten Nafarroako Gobernutik, baina ondoren ikusi dute egokiagoa zela aldaketa egitea eta, horregatik, izendatu du gobernuak kudeaketa batzordea.
Aurreko legegintzaldian Felix Unanua izan zen kontzeju-burua, eta hala izan zen pasa den urteko negu akaberara arte. Orduan hartu zuen kargua Jose Luis Legarrak. Kudeaketa Batzordean dauden guztiak, idazkaria ezik, aurreko legegintzaldian ere kontzejuan zeuden. Baina kontzeju bileretan ez daude bostak bakarrik, badute beste bost hiriberriarren babesa. Guztiek batera lantzen dituzte herriko gaiak.