Atzo Covadongako Lakuetan despeditutako etapak ez zuen eragin handirik izan Vueltako sailkapen orokorrean. Faboritoek erantzun egin zuten eta soilik segundo txiki batzuen aldea atera ahal izan zuten. Contadorrek, Valverdek eta Puritok euren artean ados jarri eta Froome atzean uzteko aukera ez zuten aprobetxatu eta sailkapen orokorrean laurok aukerak izaten jarraitzen dute. Contador da liderra, 31 segundora Valverde eta 1:20ra Froome eta Purito dituela.
Hirugarrena La Camperonan
Imanol Erbitik Valverderendako lanean jarraitzen du baina luzitzeko aukera izan du ere Hiriberrikoak. Larunbatean La Camperona mendatean despeditu zen etapan hirugarrena izan zen Imanol Erbiti, Ryder Hesjedal irabazletik 30 segundora. Eguneko ihesaldian sartu zen Erbiti, beste 22 txirrindulariekin eta azkenera arte eutsi zion, baina ezin izan zuen irabazi. Bestalde, atzo Covadongako Lakuetan 91.a izan zen Hiriberrikoa, 29:58ra, eta sailkapen orokorrean 69.a da, 1:34:37ra. Gaur etapa erregina dute aurrez aurre, San Martinen hasi eta La Farraponan despedituko dena (160 km). Lehen mailako 4 porturi eta 2. mailako portu bati egin beharko die aurre. Hortaz, sailkapen orokorra dago jokoan.