Erbitik maila ona eman du Contadorren Vueltan

Guaixe 2014ko irailaren 15a

Contadorrek 1:10 atera dizkio Froomi eta 1:50 Valverderi

Despeditu da Espainiako Vuelta, apenas sorpresarik gabe. Santiagon despeditu zen Vuelta, Alberto Contador jaun eta jabe zela. Bere hirugarren Vuelta irabazi du Contadorrek, zapore oso gozoa duena. Izan ere Tourrean erorikoa izan zuen Contadorrek, lesioa gainditu eta arerioen gainetik gailendu da. Sailkapen orokorrean 1:10 atera dio Froomi eta 1:50 Alejandro Valverderi.

Jose Luis Arrietak zuzentzen duen Movistarrek kolpe handia hartu zuen Nairo Quintanak erorikoa izan eta erretiroa hartu behar izan zuenean eta Valverderen hirugarren postuarekin konformatu behar izan du. Horretaz gain, hiru garaipen lortu ditu taldeak. Talde lan bikaina egin du Hiriberriko Imanol Erbitik. Erbitik 63. postuan bukatu du Vuelta, 2:40:02ra, talde lan bikaina egin eta La Camperonako etapan hirugarrena sailkatu eta gero.

Bestalde, Sakanatik sortutako Rural Kutxa podium gainera igo zen, Luis Leon Sanchezek irabazi baitu mendiko sailkapena.