Imanol Erbiti Mundialera

Guaixe 2014ko irailaren 18a

Valverde, Purito eta Luis Leonendako lan egingo du

Irailaren 28an jokatuko dira Txirrindularitza Mundialak, Ponferradan. Espainiako selekzionatzale Javier Mingezek Movistar Team taldeko bost txirrindulari aukeratu ditu, tartean Hiriberriko Imanol Erbiti. Erbitik Alejandro Valverde, Purito Rodriguez eta Luis Leon Sanchez txirrindularien alde lan egingo du, lasterketan.