Erbiti Qatarren

Guaixe 2015eko otsailaren 9a

Otsailaren 8tik 13ra jokatuko da Qatarreko Tourra

Igandean hasi zen eta otsailaren 13an despedituko da Qatarreko Tourra. Movistar Team taldearekin lehiatzen ari da Hiriberriko Imanol Erbiti. Atzoko etapa bere taldekide Jose Joaquin Rojasek irabazi zuen eta bera da Qatarreko Tourreko liderra. Erbiti 79.a iritsi zen helmugara, 33 segundora.