Erbitik gertaeraz betetako Tourrari eusten dio

Guaixe 2015ko uzt. 7a, 09:30
Erbiti Movistarreko gainontzeko taldekideekin Tourraren aurkezpenan.

Sailkapenean 129.a da Hiriberrikoa

Larunbatean hasi zen Frantziako Tourra. Duela urte batzuk lehendabiziko etapak lasaiak izaten ziren, esprinterrendako aproposak. Baina egun egunero gertatzen da zerbait eta faborito guztiak airean egoten dira hasieratik. Atzo, esaterako, Katushako Purito Rodriguezek irabazi zuen Huyko murruan despeditutako etapa, Skyko Christopher Froome liderrarekin lehia estua izan eta gero. Sailkapen orokorrean Froomek segundo batera du Etixx taldeko Tony Martin eta 13 segundora BMC taldeko Tejay Van Garderen. Tinkoffeko Alberto Contador 8.a da, 36 segundora. Igandeko etapako erorketa eta mozketen ondorioz Movistarreko Nairo Quintanak denbora galdu zuen eta 17.a da. 1:56ra. Berarendako talde lan bikaina egiten ari den Hiriberriko Imanol Erbiti 129.a da, 12:49ra.

Gaur 223 km-ko etapa laua dute, Seraingen hasi eta Cambrain despedituko dena eta printzipioz eskalatzaileendako egokia dena.