Imanol Erbitik Tourrari eusten dio

Guaixe 2015ko uzt. 20a, 10:45

Gaur Bourg de Péage eta Gap arteko etapa jokatuko da, mendi erdikoa.

Tourreko 15. etapa esprintean erabaki zen. Lotto taldeko André Greipel nagusitu zitzaien Gianteko John Degenkolbi, Katushako Alexander Kristoffi eta Tinkoffeko Peter Sagani. Hasieratik 26 txirrindulariz osatutako talde bat atzean geratu zen, tartean Movistarreko Hiriberriko Imanol Erbiti, eta lan handia izan egin behar izan zuten kontrolez kanpo ez sartzeko, tropel nagusian Katushak jarritako erritmoa oso altua izan zbaitzen.

Sailkapen orokorrean Froome liderrak 3 minutu eta 10 segundo ateratzen dizkio Movistarreko Nairo Quintanari. Haren taldekide Imanol Erbiti 169.a da, 2:52:23ra.

Gaur Bourg de Péage eta Gap arteko etapa jokatuko da, mendi erdikoa. 2. Mailako bi portu izanen dituzte, Col de Cabre eta col de Manse. Asteartean atsedenaldia izango dute eta asteazkenean Alpeetan murgilduko dira.