Erbitik Vueltari eusten dio

Guaixe 2015ko ira. 3a, 10:07

Andorrako atzoko Vuelta izugarria Mikel Landak (Astana) irabazi zuen

Espainiako Vuelta Pirinioetan dabil egunotan, Andorran. Atzo sekulako etapa jokatu zen, orain arte Vueltan jokatu izan den inoizko etaparik gogorrena. Mikel Landak (Astana) bere taldeko estrategiari muzin eginez eguneko ihesaldian sartu zen eta etapa irabaztea lortu zuen murgiarrak, sekulako erasoa joz eta helmugara bakarrik iritsi ondoren (4:34:54). Minutu bat eta 22 segundora sartu zen bere talde buru Fabio Aru. “Askatasuna nik neuk hartu dut niretzat” azaldu zuen Landak. Movistarreko Valverde hiru minutura sartu zen, Quintana lau minutura eta Froome ia 9 minutura.
Fabio Aru igo zen podiumeko lehen oholtzara. Italiarrak Purito Rodrigezi 27 segundo ateratzen dizkio. Movistarreko Imanol Erbiti 132.a da, 1:53:15ra. Valverderendako eta Quintanarendako talde lana egiten dabil Hiriberrikoa. Gaur Andorran jarraituko dute, etapa lasaiago batekin.