Erbiti Mundialetara

Guaixe 2015ko ira. 10a, 09:35

Irailaren 19an hasiko diren Txirrindularitza Mundialetan arituko da Hiriberrikoa

Espainiako Vuelta bukatu eta berehala, irailaren 19tik 27ra, Munduko Txirrindularitza Mundialak jokatuko dira AEBetan, Richmonden (Virginia). Espainiako Txirrindularitza selekzioak 14 txirrindulari hautatu ditu bertan aritzeko. Tartean egonen da Movistarreko Imanol Erbiti. Hiriberrikoak Alejandro Valverde eta Joaquim “Purito” Rodriguez liderrendako eginen du lan. Aipatutakoez gain, Jon Izagirre, Juan Jose Lobato, Jonathan Castroviejo, Gorka Izagirre, Jose Joaquin Rosas, Dani Moreno, Angel Vicioso, Angel Madrazo, Lluis Mas, Luis Leon Sanchez eta Ruben Plaza txirrindulariek osatuko dute Espainiako selekzioa, Javier Mingez selekzionatzailearen aginduetara.

Vuelta
Atzo erlojupeko erabakigarria jokatu zen Espainiako Vueltan. Aurreikusi moduan Tom Dumoulin (Giant) holandarrak irabazi zuen erlojupekoa, Bodnarri 1:04 eta Valverderi 1:08 aterata. Purito Rodriguezi 3:06 kendu zion eta Vueltako lidergoa lortu zuen Dumoulinek. Hala ere, Fabio Aruk erlojupeko bikaina egin zuen eta sailkapen orokorrean Dumoulinengatik 3 segundo eskasera kokatu da. Hortaz, igandera bitarteko etapetan borroka estua izanen dute Dumoulinek eta Aruk, Vuelta baitute jokoan.

Imanol Erbiti 113.a da sailkapen orokorrean, 2:46:06ra. Gaur lehen mailako la Quesera portua gainditu beharko dute helmugarako 13 kilometroren faltan.