Jose Luis Iriarte munduko txapelduna

Guaixe 2015ko ira. 10a, 11:25

Joaquin Merida eta David Garciarekin batera lortu zuen urrezko domina, Danimarkaren eta Austriaren aurretik

Abuztuaren 31tik irailaren 6ra bitartean Munduko 3D Arku Jaurtiketa Txapelketa jokatu zen Italiako Terni hirian. Hiriberriko Jose Luis Iriarte arku jaurtitzaileak sasoi betean jarraitzen duela erakutsi zuen. Espainiako selekzioarekin aritu zen eta bere taldekide Joaquin Merida eta David Garciarekin batera, hirukoteak Munduko txapelketa irabazi zuen, Danimarka eta Austria selekzioen gainetik.