Beste Vuelta bat Erbitirendako

Guaixe 2015ko ira. 14a, 12:10

Fabio Aruk irabazitako Vueltan 100. postuan sailkatu da Imanol Erbiti

Espainiako Vuelta zirraragarria izan da azken unera arte. Aurreko urtean Aralarko San Migelgo etapa irabazi zuen Fabio Aruk (Astana) irabazi du Vuelta, 57 segundora Joaquim “Purito” Rodriguez (Katusha) eta 1:09ra Rafal Majka (Tinkoff-Saxo) sailkatu direla. Movistar izan da galtzaile nagusia. Nairo Quintana laugarrena sailkatu da, 1:42ra. Berarendako lana egin duen Hiriberriko Imanol Erbiti 100. Postuan sailkatu da, 3:13:43ra.

Orain Mundialetara
Apenas atsedenik hartu gabe, Imanol Erbitik Amerikako Estatu Batuetarako bidea hartuko du, Txirrindularitza Mundialetan parte hartzeko. Irailaren 19tik 27ra, Munduko Txirrindularitza Mundialak jokatuko dira AEBetan, Richmonden (Virginia). Espainiako Txirrindularitza selekzioak 14 txirrindulari hautatu ditu bertan aritzeko, tartean Erbiti. Hiriberrikoak Alejandro Valverde eta Joaquim “Purito” Rodriguez liderrendako eginen du lan. Aipatutakoez gain, Jon Izagirre, Juan Jose Lobato, Jonathan Castroviejo, Gorka Izagirre, Jose Joaquin Rosas, Dani Moreno, Angel Vicioso, Angel Madrazo, Lluis Mas, Luis Leon Sanchez eta Ruben Plaza txirrindulariek osatuko dute Espainiako selekzioa, Javier Mingez selekzionatzailearen aginduetara.