Erbitik ezin izan zuen Munduko Txapelketako lasterketa bukatu

Guaixe 2015ko ira. 28a, 15:01

Alejandro Valverderendako lan bikaina egin zuen Erbitik

Igandean jokatu zen Munduko Txirrindularitza Txapelketako lasterketa, Richmonden antolatutako 261,4 km-ko lasterketa. Peter Sagan eslobakiarra izan zen munduko txapelduna, helmugara bakarrik iritsi eta gero. 3 segundo atera zizkion faboritoen tropelari. Tartean zegoen Alejandro Valverde, bosgarren postuan sartu zena. Hain zuzen ere, Valverde laguntzeko lanetan ibili zen Hiriberriko Imanol Erbiti. Liderraren alde lan galanta egin zuen, baina azkenean erretiratu egin behar izan zen.

Imanol Erbitik merezitako atsedena hartuko du orain. Hurrengo denboraldirako kontratua berritu du bere betiko taldearekin, Movistar Team-ekin.