Mikel Razkin garaile XVI. Sakanako Xake Txapelketan

Guaixe 2015ko abe. 17a, 14:45

16 xakelari aritu ziren, tartean 4 sakandar

Larunbatean ospatu zen Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Sakanako Zaldi Beltza Xake Taldearen, Arakilgo Udalaren eta Hiriberriko elkartearen laguntzarekin  antolatutako Sakanako XVI. Xake Txapelketa, Hiriberriko Txitera elkartean. Txapelketa, aldi berean, 1.800 ELO puntutik beherako Nafarroako Txapelketa izan zen.

Goizeko 10:00etatik hasita, arratsaldera arte aritu ziren lanean txapelketan izena eman zuten 16 xakelariak, bazkaltzera gelditu ziren tartea salbu. Gehienak Iruñekoak ziren, Sakanako 4 xakelari izan ezik. Antolakuntzan aritu ziren Zaldi Beltza Xake Talde skandarreko arduradunek azaldu dutenez, txapelketa polita izan zen, eta Hiriberriko elkartearen harrera eta esku zabaltasuna eskertu zuten.

Koldo Flores, lehen sakandarra
Sailkapen orokorrean Mikel Razkin Fraile izan zen garailea (7,5 puntu), Mikel Ochoa (6 puntu) eta Joseba Otanoren ( 5 puntu) aurretik. Koldo Flores izan zen lehen sakandarra (4,5 puntu), eta 16 urtetik beherakoetan Unai Ruiz Echeverria (2 puntu) gailendu zen. Ildo honetan, adierazi beharra dago aurten hainbat gaztek ezin izan dutela Sakanako Txapelketan parte hartu, 1.800 ELO puntu goratik daudelako, beste kategoria batean.


Sakandarrak XVI. Sakanako Xake Txapelketan
1.Mikel Razkin Fraile (7,5)
7.Koldo Flores Lazkoz (4,5)
8.Cesar Razkin Igoa (4)
10.Ismael Anton (4)
15.Sebastian Insausti (2)

16 urtetik beherakoak:
1.Unai Ruiz Echeverria (2)

Lehen sakandarra
Koldo Flores