Erbiti Mallorcako Challengetik Valentziara

Guaixe 2016ko ots. 2a, 09:18

Bihar hasiko den Valentziako Itzulian ariko da

Ostegunean hasi eta igandean despeditu zen Pro Tour mailako Mallorcako Challengea. Bertan aritu da Hiriberriko Imanol Erbiti (Movistar Team). Osteguneko Trofeo Felanitx etapa Andre Greipelek irabazi zuen, esprintean. Imanol Erbiti 124.a sailkatu zen, 19 segundora. Larunbateko Trofeo Serra de Tramuntana, Challengeko probarik gogorrena, Fabian Cancellarak irabazi zuen, helmugara bakarrik helduta. Imanol Erbiti 72.a sartu zen, 8:17ra.

Bihar Valentzian
Orain Valentziako Komunitateko Vueltan ariko da Erbiti. Nairo Quintanaren anaia Dayer taldeburuari laguntzea izango da bere lana, Jorge Arcas, Javi Moreno, Fran Ventoso eta Jose Herrada txirrindulariekin batera. Bihar hasiko da itzulia, 17 km-ko erlojupekoarekin, eta larunbatean despedituko da itzulia.