Telco´m-Gimex taldearen aurkezpena

Guaixe 2016ko mar. 10a, 09:30

Hiriberriko Pablo Villarrek bertan jarraituko du

Tropel afizionatuan aritzen den Telco´m-Gimex taldeak 2016ko aurkezpena egin zuen berriki. 19 txirrindulari ditu taldeak, horietatik 11 txirrindulari berri. Helburua, ordea, betikoa da: “disfrutatu dezatela, taldea egin dezatela, kirola egin dezatela eta Telco´m maillota zintzotasunez eraman dezatela” azaldu zuen taldeko manager Juan Salasek. Taldean jarraituko dutenen artean dago Hiriberriko Pablo Villar, 20 urteko gaztea.

Euskaldun Torneoko eta Lehendakari Txapelketako lasterketetan ariko da Telco´m, eta baita Castelloko Itzulian, Nafarroako Itzulian, Leongo Itzulian, Palentziako Itzulian, Kantabriako Itzulian, Valentziako Itzulian, Avilako Itzulian eta Sevillako Itzulian.