Jose Luis Iriartek urrezko domina Espainiako Txapelketan

Gizonezkoen Long Bow finala irabazi zuen Hiriberrikoak

Zaragozan Espainiako Arku Jaurtiketako Txapelketa jokatu da asteburuan, zelai modalitatean. Nafarroako selekzioarekin 16 arku jaurtitzaile lehiatu ziren, tartean Hiriberriko Jose Luis Iriarte. Arkulari nafarrek lan bikaina egin zuten eta 7 domina ekarri dituzte. Tartean, Jose Luis Iriartek urrezko domina lortu zuen gizonezkoen Long Bow finalean. Komunitateen Arteko Txapelketa irabazi zuen Nafarroak, Encarna Garrido, Irati Zurbanok eta Jose Luis Iriartek lortutako puntuazioen baturari esker, eta Ribera de San Adrian klubak Espainiako Kluben Arteko Txapelketa irabazi zuen, Encarna Garrido, Jose Luis Iriarte eta Pedro Garridori esker.