Jose Luis Iriarte zilarrezkoa Europan

Guaixe 2016ko ira. 8a, 13:33

Europako Arku Jaurtiketa Txapelketan aritu da, 3D arkuarekin, long bow modalitatean, eta taldekako zilarra lortu du

Esloveniako Mokrice Catezen jokatu berri da Europako Arku Jaurtiketa Txapelketa, 3D arkuarekin, long bow modalitatean. Bertan lehiatu da Hiriberriko Jose Luis Iriarte arku jaurtitzailea, Espainiako selekzioarekin. Iriartek zilarrezko domina lortu zuen taldekako txapelketan, David Garcia kataluniarrarekin eta Joaquin Merida andaluziarrarekin taldea osatuta. Zilarrak zapore gazia utzi zien hirurei, txapeldunak, Italiak, soilik puntu bat atera baitzien.