Erbitiren Movistar seigarrena Mundialetan

Guaixe 2016ko urr. 10a, 14:47

Etixx-Quick Step izan zen txapelduna

Igandean Munduko Txirrindularitza Txapelketako taldekako erlojupekoa jokatu zen Catarreko Doha hiriburuan. Eguzkiari eta temperatura altuei aurre egin behar izan zieten txirrindulariek, 40 km-ko proban. Etixx-Quick Step taldea izan zen txapelduna. Movistar Team seigarrena sailkatu zen, 1:11ra, Jonathan Castroviejoren bizikletak izandako matxuragatik bizikleta aldatu eta denbora galdu eta gero. Bertan aritu zen ere Imanol Erbiti.
Asteazkenean erlojupekoa izanen da, baina kasu honetan selekzioka lehiatuko dira. Imanol Erbiti Espainiako selekzioarekin ariko da, ibilbide berberan.