Erbiti 37.a Dohako Mundialetako erlojupekoan

Guaixe 2016ko urriaren 13a

Imanol Erbiti asteazkeneko erlojupekoan.

Bere taldekide Jonathan Castroviejok brontzezko domina lortu zuen

Asteazkenean jokatu zen Dohako Munduko Txirrindularitza Txapelketetako banakako erlojupekoa, Lusail eta The Pearls arteko 40 km-ko proba. Tony Martin alemaniarra izan zen txapelduna, mundialetan erlojupekoko bere laugarren domina lortuz (44:42). Bielorrusiako Vasil Kiryienkari 45 segundo atera zizkion eta Jonathan Castroviejori 1:10. Movistarrekoak brontzezko domina jantzi zuen. Bere taldekide Imanol Erbigti 37.a sailkatu zen, 3:45era.