Edo hobe esan, bihar izanen da. Inauteri ospakizunen arratsaldean. Baina, aurretik, 50 bat hiriberriar Txitera elkartean bazkaltzera elkartuko dira. 14:30 aldera jarriko dira mahaira. Majo bazkaldu ondoren, gaiztakeria guztien errudun Itxitxarko edo Aittitxarko erre eginen dute. Elkarte ondoan izanen da. Baliteke, eskuan zigorra edo erratza duela, moxorroren bat agertzea eta hark hiriberriarrak lasterka jartzea.