Hiriberriko Kontzejuak hala eskatuta, Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran herriaren izen aldaketa onartu du. Orain arte Hiribiberri/Villanueva (Arakil) zen izendapen ofiziala eta hemendik aurrera Hiriberri Arakil izanen da. Jose Luis Legarra kontzeju buruak azaldu digunez, Yolanda Barcina Angulo presidente zela eskaera egin zuten, “baina lege kontuak aipatuta atzera bota zuten”.
Legarrak bi arrazoi eman dizkigu herriaren izendapen aldaketa eskatzeko. Lehenik, “euskarazko izendapena berreskuratzea, aurretik eman zen prozesu bati buelta emanez”. Bestetik, “arazoak saihesteko”. Legarrak esan digunez, Arakilgo eta Aezkoako herrien nahasketak dokumentu pertsonal eta administratibo ugari Pirinio magalean bukatzea ekartzen zuen. Eta haiek jasotzeko atzerapen handia izaten zuten.