Hiriberriko haurrak goiz lanpetua izanen dute gaur. Gurdia hartu eta han-hemen opatzen duten agotza eta basoko egurrak jasoko dituzte. Guztia Txitera elkartearen ondoan utziko dute, iluntzean sua han piztuko baita, 21:00ak aldera. Baina su gainean saltoka hasi aurretik, 20:00etan, Txitera elkarteko zuzendaritzakoek parrillan prestatutako txistorra, urdaia eta saiheskiak dastatzeko aukera izanen da.