Larunbatean hasiko da 2017ko Frantziako Tourra, Olinpiaden atzetik, munduko kirol ekitaldirik jarraitutakoena. Movistar Team taldean, Hiriberriko Imanol Erbiti izango da Nairo Quintana liderraren ezkutari fidela, Alejandro Valverde, Carlos Betancur, Jasha Sütterlin, Andrey Amador, Jesus Herrada, Jonathan Castroviejo eta Daniele Bennatirekin batera. Jose Luis Arrieta uhartearraren eta Chente García Acostaren aginduetara ariko dira guztiak. Helburua, Nairo Quintanak Tourra irabaztea.
Hiriberrikoarendako aurtengoa bere 8. Tourra izango da. Bere taldekideen esanetan langile bikaina da Erbiti, apartekoa. Bere ekarpena ezinbestekoa jotzen dute lankideek.