Bihar, larunbatean, otsailaren 17an ospatuko dituzte inauteriak Hiriberrin. Eguerdian, 12:30ak aldean, Txitera elkartean bilduko dira, poteoan eta txistor-jatean. Ondoren, 13:30ean herrian barna kalejira egingo dute momoxorroek eta Aitittarkok. Urtero legez, sutan bukatuko du Aitittarkok. Ondoren, herri bazkarian bilduko dira hiriberriarrak Txiteran, eta bapo bazkaldu ondoren musera eta bingora jolastera animatuko dira arakildarrak. Parrandak aurrera jarraituko du eta gazteetako askok Altsasuko bidea hartuko dute, bertako piñata inauteriez gozatzera.