Erbiti Dauphiné Criteriumean

Guaixe 2018ko eka. 4a, 14:39
Erbiti, Paris-Roubaixen.

Aurreko etapako erlojupekoan 60.a sailkatu zen Hiriberrikoa

Abian da Dauphiné Criteriuma, Frantziako Tourrera begira txirrindulariendako ezinbesteko prestaketa. Atzo atariko etapa jokatu zen, 6,6 kilometroko erlojupekoa. Sky taldeko Michael Kwiatowski azkarrena izan zen (7:25), Jumbo taldeko Jos Van Emdemi segundo bat aterata. Movistar Team taldeko Imanol Erbiti 60.a sailkatu zen, 25 segundora.

Aste honetan barna, etapa lauak, menditsuak eta taldekako erlojupekoa ere izanen dute txirrindulariek.