Iluntzetik aurrera, festa!

Guaixe 2018ko ira. 6a, 11:45
Hiriberrin dantzan aritzeko aukera izanen da.

Hiriberriko festak gaur arratsaldean hasiko dira. Garai batean irailaren 8an ziren festak eta horregatik egun horretatik gertuen dagoen larunbata hartzen saiatzen dira hiriberriarrak. Aurten ez dute halakorik larunbata 8 baita. Gainera, egun horretan, mozorroen laguntzaz, Hiriberri Arakil tropikoko herri bat bihurtu nahi dute. Festak antolatzerakoan kontzejuak elkarteari dirua ematen dio eta elkarteak ere beste zati bat jartzen du. 

Egitaraua
Irailak 6, osteguna. Gazte eguna
19:30ean Txupinazoa.
19:45ean Potxa-pote, Txitera elkartean.
22:00etan Gazte herri-afaria.
00:00etan Musika Txitera elkartean. Bibote eta orrazkera arraroak, karaokea eta photocall.

Irailak 7, ostirala.
12:30ean Triki-poteoa Alainekin eta Gaizkarekin.
14:00etan Altsasukoak aske argazkia.
14:30ean Herri-bazkaria.
16:30ean Mus eta partxis txapelketak.
17:30ean Haurrendako ginkana eta kilikiak.
20:00etan Otamena.
20:30ean Dantzaldia Gabezin taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:30ean Dantzaldia Gabezin taldearekin.
02:30ean Aulkien jokoa.
04:30ean Gaupasa Txitera elkartean.

Irailak 8, larunbata. Tropikala
12:00etan Puzgarriak.
12:30ean Kalejira Jarauta 69 txarangarekin.
14:30ean Kuadrilla arteko bazkaria.
16:30ean Puzgarriak.
17:30ean Erronda-ginkana elektrotxarangarekin.
20:00etan Otamena.
20:30ean Dantzaldia Tximeleta taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:30ean Dantzaldia Tximeleta taldearekin.
00:30ean Mozorro festa tropikala.
04:30ean Gaupasa Txitera elkartean.

Irailak 9, igandea
12:30ean Denak Batean gospel abesbatza.
17:00etan Haurren antzerkia eta txokolate-jana.
17:15ean Maksin magoa.
18:00etan Bingoa.
18:30ean Dantzaldia Anitaren Bilobak taldearekin.
20:00etan Otamena.
21:00etan Zezensuzkoa.