Erbiti Mundialetara joateko aurrehautatutakoen artean

Guaixe 2018ko ira. 12a, 10:39

Javier Minguezek 13 txirrindulari aurrehautatu ditu Innsbruckeko Mundialetarako zerrendan eta horietatik 8 joango dira. Tartean dago Imanol Erbiti

Irailaren 23tik 30era bitartean Munduko Txirrindularitza Txapelketak jokatuko dira Austrian, Innsbrucken. Espainiako selekzionatzaile Javier Minguezek bertan ariko diren txirrindulari profesionalen aurrehautatutakoen zerrenda aurkeztu du. Bertan 13 txirrindulari daude, eta horietatik 8 izango dira, azkenean, Mundialetan ariko direnak. Aurrehautatutakoen artean Movistar Team taldeko Imanol Erbiti txirrindularia dago. Denboraldi bikaina egiten ari da Hiriberrikoa eta Espainiako Vueltan dabil, bere lider Alejandro Valverde eta Nairo Quintanarendako talde lan itzala egiten.

Alejandro Valverde, Jonathan Castroviejo, Jon Izagirre, Enric Mas, Mikel Nieve, Jesus Herrada, David de la Cruz, Mikel Landa, Omar Fraile, Pello Bilbao, Marc Soler, Ruben Fernandez eta Lluis Mas daude linea etaparako aurrehautatutakoen zerrendan eta Jonathan Castroviejo, Imanol Erbiti, Marc Soler eta Jorge Arcas erlojupekorako aurrehautatutakoetan.