Errefuxiatuendako neguko arropa bilketa eginen da asteburuan

Guaixe 2018ko aza. 2a, 10:46
Greziako errefuxiatu eremu batean pertsonak. Artxiboa.

Goiko kaleko Agirrezabal etxean jasoko dira, gaurtik igandera arte, 10:00etatik 14:00etara.

Negu giroa etortzearekin batera, Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak errefuxiatuendako neguko arropa biltzeko kanpaina martxan jarri du. Greziako Lesbos eta Chioseko errefuxiatu eremuetan  dauden pertsonendako izanen da jasotakoa. Zaporeak erakundetik azaldu digutenez, honakoak dira jaso nahi dituztenak: jakak, jertse lodiak, berokiak, prakak, gonak, barruko arropa berria, neguko galtzerdiak, txanoak, bufandak, gerrikoak, bestelako osagarriak eta neguko oinetakoak.