Jose Luis Legarra Muruzabalek segitzen du Hiriberri Arakilgo Kontzejuko presidente izaten. 105 hiriberriarrek osatutako erroldatik 77 eman zuten botoa; bi baliogabe izan ziren eta beste zazpi txuri. Legarrak eta Javier Arrieta Anizen 50na boto eskuratu zituen, baina esan bezala Legarra kontzeju-buru izaten segituko du. Biekin batera Jose Cruz Arbilla Karasatorre (48), Salvador Eusebio Unanua Ihaben (40) eta Jose Maria Urroz Iturmendi (33) daude kontzejuan.