Erbitik 2 urterako berritu du Movistarrekin

Guaixe 2019ko ira. 5a, 10:12

Hiriberrikoak 15 urte daramatza talde berberean eta sinatu dituen bi denboraldirekin guztira 17 osatuko lituzke. Egun, talde gizon honenetakoa da

Movistar Team taldeak atzo zabaldu zuenez, Imanol Erbitiri beste bi urteko kontratua egin diote, 2021eko urte bukaerara arte. Horrela, Hiriberriko 35 urteko txirrindulari beteranoak Eusebio Unzueren egituran jarraituko du, bere ibilbide guztiko talde berberean. Egun, tropeleko talde gizon onenenetakoa eta estimatutakoenena da Erbiti. Umila eta langilea, euren lider eta taldearen alde ustu egiten da. Bi aldeak oso pozik azaldu ziren kontratua berritu izanagatik eta Movistar Team-ek Hiriberriko txirrindulariak dituen ʺkirol eta giza baloreak” goraipatu zituen. 

Erbitik 15 urte daramatza talde berberean. Frantziako 10 Tour egin ditu jarraian 2010etik eta Vuelta hau kontuan hartuta, 12 Vueltatan aritu da. Vueltan bi garaipen lortu izan zituen, 2008an Las Rozasen eta 2010ean Vilanova i la Geltrun.