Arratsaldean hasiko dira festak

Guaixe 2019ko ira. 5a, 12:03

Dantzaldiak izanen dira egunero.

Hiriberriarrek gaur abiatuko dituzte festak eta igandera arte ospakizunak nagusi izanen dira herrian. Hiriberri Arakilgo Kontzejuak emandako diruarekin Txitera elkartea arduratzen da festa egitaraua antolatzeaz.

32 ekitaldiz osatutako egitaraua prestatu dute elkartekideek. 

Egitaraua

Irailak 5, osteguna

  • 19:30ean Txupinazoa.
  • 19:45ean Pintxo-potea.
  • 22:00etan Herri-afaria.
  • 24:00etan Musika Txitera elkartean. Bibote eta orrazkera arraroak. Karaokea.

Irailak 6, ostirala 

  • 12:30ean Triki-poteoa.
  • 14:00etan Herri-argazkia.
  • 14:30ean Herri-bazkaria.
  • 16:30ean Mus eta partxis lehiaketak.
  • 17:30ean Haurrendako jolasak eta kilikiak.
  • 20:00etan Otamena.
  • 20:30ean Dantzaldia Gabezin taldearekin.
  • 22:00etan Zezensuzkoa.
  • 00:30ean Dantzaldia Gabezin taldearekin.
  • 02:30ean Aulkien jokoa.
  • 04:30ean Gaupasa Txitera elkartean.

Irailak 7, larunbata 

  • 12:00etan Puzgariak.
  • 12:30ean Bermuta txarangarekin. 
  • 14:30ean Kuadrillen arteko bazkaria.
  • 16:30ean Puzgarriak.
  • 17:00etan Erronda-ginkana, auzoka.
  • 20:00etan Otamena.
  • 20:30ean Dantzaldia Tximeleta taldearekin.
  • 20:00etan Zezensuzkoa.
  • 00:30ean Dantzaldia Tximeleta taldearekin.
  • 02:30ean Mozorro festa.
  • 04:30ean Gaupasa Txitera elkartean.

Irailak 8, igandea 

  • 13:00etan Aizkolariak eta harri-jasotzaileak, Txiteraren atzeko aldean.
  • 17:30ean Maksin magoa eta txokolate-jana.
  • 18:30ean Bingoa.
  • 19:00etan Dantzaldia Distrito Federal taldearekin.
  • 20:00etan Otamena.
  • 21:00etan Zezensuzkoa.